XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BENITA: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik).

Zer egin ez dakizula egon beharrean, zerbait lagundu zaidazu.

KARMELE: Baita zera ere!

Nahiko lan egin dut lehen ere...

BENITA: Ez zara behintzat gehiegi behartu izango afaria prestatzen.

Egunero bezala porru-patatak mahaira ateratzeko...

KARMELE: Zuk bezala berriketan jardun da, hoiek ere ez.

BENITA: (Mahaiak txukuntzen ari dela hitzegiten du).

Beste zerbait prestatzen ikastea hobe izango duzu edo bestela jantoki hau alferrikakoa izango duzu berehala.

Gozoa zela iruditu zait ba, porru-patatak jan dirauen hoietako bat.

KARMELE: Ez zen izango behintzat On Lukax?

BENITA: Ez, baina, beste gizonezko horrek, jardun dio zerbait esaten beraren emazteari.

KARMELE: Berriketan hastea bakarrik behar du!

Ordaintzen ez duenarekin ezin prestatuko diot behintzat egunero haragia edo legatza.

Berehala isilduko nuen horregatik, zerbait entzun banion.

Bai horixe!

Gustora ez bada, alde egin dezala agudo!

Bera bezalakoen beharrik ez dut gainera, agure hori hemen dudan bitartean.

BENITA: On Lukaxek ongi ordaintzen duelako?

Baina, alde agiten duenean, inor gabe geldituko zara...

KARMELE: Gero gerokoak!

Orain behintzat diru ederra jasotzen dut.

BENITA: Orainartean bai, baina hori ere laister aspertuko da egunero porru-patatak jaten.

KARMELE: Aspertzen denean, zerbait esango dit...

Bitartean, jarrai dezala gure baratzako porruak eta patatak jaten behintzat.